JOLASAREN EGUNA
Jolasaren Eguna, haurrak ikusi, ikasi eta jolasteko aukera emateko ospatzen da, haien garapena sustatuz. Jardunaldi honetan gizarteari erakutsi nahi diogu, jokoak ez direla bakarrik aisialdi-ekintza bat, baizik eta erraminta osoa haur eta gazteentzako garapen integrala bultzatzeko.
JARDUERA NABARMENAK
EUSKARALDIA
Euskararen Eguna aukera zirraragarria da haurren artean euskara eta kultura sustatzeko. Ospakizun horrek jolas eta hezkuntza jarduerak eskaintzen ditu, euskararen erabilera sustatzeko eta haurrak beren kultura aberastasunean murgiltzeko.
MARTXOAK 8
Emakumearen Nazioarteko Eguna genero-berdintasunean hezteko aukera bat da. IRRIKAZu-n, heziketa jarduerak eta jarduera dibertigarriak egiten ditugu, hala nola tailerrak, ipuin-kontalariak eta eskulanak, eta pertsona guztiekiko errespetua eta emakumeek gizartean duten zeregina sustatzen ditugu.
GAU BELTZA
Urriaren 31an, Euskal Herrian, “Gau Beltza” ospatzen da, antzinako tradizioak dituen jaia. IRRIKAZU-n, “Sorgin-zukua” eta “Diskofiesta beldurgarria” antolatzen ditugu haurrentzat.
LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren Eguna aukera berezia da haurren irakurzaletasuna lantzeko. IRRIKAZU-n hainbat jarduera antolatzen ditugu, hala nola ipuinak sortzeko tailerrak, irakurketarekin lotutako eskulanak eta ipuin-kontalariak.
TXIKI MRKATARITZA
Irrikazuk haurren jardueren eta tokiko saltokien arteko lankidetza sustatzen du, “Txiki merkataritza” bezalako hezkuntza ekimenen bidez. Estrategia horrek komunitatearen parte hartzea sustatzen du eta esperientzia positiboak eskaintzen dizkie haurrei.
ZAINDU PLANETA
Planetaren Eguna ingurumena zaintzeko inspirazio-iturri izan daiteke haurrentzat. IRRIKAZU-n, ingurumen-kontzientzia sustatzen dugu birziklatze-tailerren, zuhaitz-landaketen eta material naturalekin egindako eskulanen bidez.